Landaola sariak

Landaola sariak, Federazioa osatzen duten 6 elkarteen eskutik emandako urteroko sariak dira. Sariak landa garapeneko proiektuei errekonozimendua egin asmoz sortu ziren,
Sariak lau ataletan ematen dira: erakunde publikoa, erakunde pribatua , landa eremuko emakumea eta ibilbidea.

Erakunde publiko eta pribatuen atalean, tokiko administrazioak eta persona fisikoak zein juridikoak landa eremuaren iraunkortasuna sustatu eta bermatzeko helburuarekin egindako proposamen edo ahaleginei onarpen pertsonal eta publiko bat eman nahi zaie.
Landa eremuko emakumeak atalean emakumeak lehen sektorean eta landa eremuan eginiko lanen eta ekarpenen aitortza egin nahi da.

Ibilbidea atalean, urteetako lanari esker, lehen sektorearen alde eta landa eremuari eginiko ekarpenak aintzat hartu eta aitortzea bilatzen du


LANDAOLA GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
Olaeta auzoa, 6 - Goizane Zentroa - Zaldibia 20247
landaola@landaola.eus