Proiektuak

Jarraian Landaolatik lantzen ari garen proiektu nagusienak ikus ditzakezu


Sagarberritzen: Gipuzkoako kontsumorako sagar autoktonoaren orainari eta etorkizunari buruzko ikerketa


Gipuzkoako Lurralde Historikoan kontsumorako sagar autoktonoak lantzeak eta eraldatzeak duen negozio-potentziala aztertzea nahi izan da.

Azterketa, MIK-Mondragon Unibertsitateak egin du.


Z belaunaldiak bertako produktuak erosteari aurre egiten dituzten motibazioen buruzko ikerketa.


Z deituriko belaunaldia 1996 eta 2006 urteen bitartean jaiotakoa da eta azterketa honekin beraien erosketa ohiturak, azokekiko pertzepzioa eta harreman; eta baita ere, beraien motibazioak eta oztopoak ezagutzea nahi izan da.

Azterketa, Prosumerlab kontsultorak egin du.


Millenial belaunaldiak tokiko merkatuarekiko duen sentsibilitateari buruzko ikerketa


Millenials deituriko belaunaldia 1981 eta 1995 urteen bitartean jaiotakoa da eta azterketa honekin beraien erosketa ohiturak, azokekiko pertzepzioa eta harreman eta, baita ere, beraien motibazioak eta oztopoak ezagutzea nahi izan da.

Azterketa, Prosumerlab kontsultorak egin du.


Trebatu


Trebatu Proiektua lehen sektorean beren proiektu profesionala garatzea nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago. Ekimen horri esker, ekintzaileak (trebalariak) bere ideia edota proiektua frogatu eta garatzeko aukera izango du. Horretarako, nekazaritzan lanean aritzeko guneak (trebatze guneak) eskainiko zaizkio eta bertan beharrezko formakuntza eta aholkularitza jasoko du. Horri esker, Gipuzkoako lehen sektoreak duen errelebo faltari aurre egin nahi zaio, eta ondorioz tokiko elikagai ekoizpena bultzatu.


Gipuzkoako Azoken Sarea


Europako Itun Berdearen esparruan eta Europako Batzordeak onartu duen Baserritik Mahaira Estrategiarekin bat eginik, LANDAOLA elkarteak (Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioa), Eusko Jaurlaritza Elika Fundazioaren bidez eta Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure udalen ekonomiaren, kulturaren eta tradizioaren zati garrantzitsu bihurtu diren gure udalerrietako azokak bezalako zirkuitu laburrak dinamizatzen eta bultzatzeko asmoarekin GIPUZKOAKO AZOKEN SAREA izeneko proiektua martxan jarri zuen 2020ko amaieran.

Ekimenaren helburu nagusia Gipuzkoako herrietako azokak aztertu, indartu eta hauen etorkizuna bermatzea da.


Landa Emakumeak Gara


Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteek osatzen duten LANDAOLA Federazioaren helburuen artean Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean jasotzen direnak daude. Horien artean daude besteak beste emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzea eta, genero ikuspegia eta emakumeen ahalduntzea bultzatzea asoziazionismoarekin batera.


Lurretik mahaira


Lurretik mahaira proiektuak Gipuzkoako pertsona eta erakunde guztiek bere gizarte eta ingurumen konpromisoa aktibatu ahal izatea eta 2030 Agenda lortzen inplikatzea du helburu, gizarte berrikuntza sustatuz eta erakundeen arteko aliantzen bidez. Gipuzkoan bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzeko eredu berritzaileen eskalagarritasuna eta hedapena sustatu nahi dugu. Elikadura jasangarria eta kontsumo arduratsua sustatzeko akonpainamendu sistema bat antolatzeko helburua duen proiektu zabal bat da Landaola Federazioak beste aliantza kide batzuekin, HAZI, Elika, Lurgintza, Abelur eta Deustoko Unibersitatearen aholkularitzarekin batera aurrera eraman nahi duena. Ekoizpenetik salmentarainoko akonpainamendu sistematizatu bat antolatuz, egungo kontsumitzaileen eskaerara tokiko elikadura ekoizpenak egin beharreko trantzisioan eragitea lortu nahi da.

LANDAOLA GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
Olaeta auzoa, 6 - Goizane Zentroa - Zaldibia 20247
landaola@landaola.eus