III. Landaola Sariak

Aurten ere, Gipuzkoako landa garapeneko proiektuei errekonozimendua egin asmoz, Landaola Federazioak III. Landaola Sariak antolatu ditu. Hauek izan dira ekimen sarituak


Erakunde pribatuen arloan: ALEKA. Euskal Herriko Hazi Ekologikoak

Haziak dira Alekaren erdigunea eta hortaz, bertako haziak era ekologikoan ekoiztea, zaintzea eta gordetzea helburu nagusietako bat dute. Horretarako, hazien ugalketa eta ekoizpena profesionalizatuko dituen egitura sortu nahi dute, ekimenari egonkortasuna eta sendotasuna eman nahian. Halaber, baserrien arteko sarea ere osatu nahi dute haziak ekoitzi eta merkaturatzerako. Horrela, hazi-eskaera asebete, landatutako bioaniztasunaren zaintza bultzatu,eta baserritarren eskura hazi libreak jarri nahi dituzte. Zuzeneko merkaturatzearen alde egin nahi dute gertuko kontsumoaren bidez, konfiantzazko lotura eta harreman berriak sor daitezen, hazi-ekoizleen eta bertako lurraldeko nekazaritza sektorearen zein baratzezain txikien artean.


Erakunde publikoen arloan: AZPEITIKO UDALA. Aratz Errekan ura garbitzeko sistema naturala

Urrestillatik ia 9 km-ko distantziara, zortzi etxebizitza eta jatetxe batek 32 biztanlerekin osatzen duten Azpeitia udalerriko auzoa da Aratz-Erreka. Hurbilen dagoen hondakin uren araztegia, 15km-ra kokatzen da. Egoera honek, ur zikinen tratamendurako sistema zentralizatu bat eskaintzea zaildu egiten du, honen gastu ekonomikoa oso altua izatearekin batera. Honen aurrean, heze gune artifizialetan oinarritutako ur arazketa sistema naturala, aukera egokitzat hartzen da eskaintzen dituen abantailengatik, mantenu baxuko sistema ekonomikoa bai da. Aratz-Errekako arazketa sistemak 74 m2-ko azalera erabilgarria izaten du, bi fasetan banatuta. Hemendik sortzen diren isurketak, lursailera isurtzen dira eta bertan, filtrazio bidez lurzorua elikatzen da, modu kontrolatuago batean prozesu biologikoak bideratuz. Landatu diren landareak Phragmites Australis espeziekoak izan dira. Tecnaliarekin elkarlanean egindako ikerketatik, arazketa gaitasun altuena duten landareak direla ondorioztatu da eta.


Emakumeak Landa Eremuan saria: EBEL ELKARTEA

makume bakoitzak bere baserrian bizi zituen desberdintasunean oinarrituriko egoerak konpartitzeko eta desberdintasunak apurtzeko asmoz sortu zen EBEL Elkartea 1991. urtean Gipuzkoan, EHNE Sindikatuaren baitan. Egun, Gipuzkoan 240 kide badira ere, Ehne sindikatua beste herrialdeekin konfederatua egotearen ondorioz, Ebel elkartea Araba, Bizkaia eta Nafarroan zabaldua dagoela esan beharra dago. 2017. urtean lehen sektorean diren desberdintasunak azalerazteko diagnostiko batetik abiatuta, azken bi urteetan Gipuzkoako emakume baserritarren egoeran aldaketak, moldaketak, berrikuntzak eta abarrak eztabaidatzen eta sakontzen jardun dira. Ahalduntze prozesu honetan, bi norabideetan lanean aritu dira. Batetik emakumean oinarrituta eta bestetik, gizartean oinarrituta langile gisa eduki beharreko eskubide eta betebeharrak landuz. 2020. urtean prozesu honekin jarraitzeko asmo irmoa erakusten dute. Alegia, emakume baserritarrak eskubide osoko langile izateko, eman behar diren aldaketak eztabaidatuko dituzte, bai emakumeekin eta baita aldaketa hauek errealitate bihurtzeko ardura duten eragile guztiekin. Horretarako, eskura dituzten gune eta tresna guztiak erabiliko dituzte, hala nola emakume baserritarraren estatutu, sektoreko arduradun desberdinekin elkar lana aktibatu, beste herrialdeetako esperientzien jasotzea eta elkar trukea,


Urteetako ibilbideari saria: JAIME ZUBIA ZINKUNEGI

JAIME ZUBIA ZINKUNEGI jauna, jaiotzez zumaiarra (1937-06-17), ikasketaz Nekazaritzako peritua da Nafarroako Unibertsitatean lortutako tituluari esker. Baserritarren prestakuntza eta nekazari berrien formazioa izan da bere bizitzako lan-arlo nagusia. ZABALEGIko Nekazari Eskolan irakasle gisa hasi zen 60ko hamarkadan eta bertako arduraduna izaten jarraitu zuen, helduen formazioan. Komunikabideetan ere, lan luze eta oparoa egina du. Prentsan zein irratian, “Garoa” ezizenez hainbat mediotan parte hartu izan du, nekazaritza oihartzuna izan zezan. Loiolako Herri Irratian 60ko hamarkada erdi aldetik hasita ari da “Baserria” izeneko irratsaioan, nekazaritza eta arrantza munduari loturiko “Sustrai” aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kide izan da, 2010 urtera arte Gipuzkoako Herri Irratian egon da eta gaur egun, Onda Vasca irratian aurkitzen da. Guztira, hemengo baserritarrei Europako, Espainiako, Euskal Herriko zein Gipuzkoako albiste jakingarrien berri eta mundu horretan sortu izan diren proiektu interesgarri guztien informazio ahalik hurbilena emanez daramatza 50 urte inguru. Horretaz gain, zenbait lanen egile edo partaide ere bada, hauen artean “Nuestro Trabajo Oscuro” (1964) eta “El caserío rentable” (1969) aurkitzen dira. Arlo politikoari dagokionez, Jaime Zubiak Gipuzkoako Foru Aldundiko bi agintaldi ezberdinetan ardura politikoa izan du. Lehengo 1987- 1991 urte bitartean, Nekazaritza eta Arrantza saileko Foru Diputatu bezala eta bigarrena, 1999-2003 urte bitartean Nekazaritzako zuzendari bezala.


Sarietara hautatuak:

Igeldoko kooperatiba: Dendaren proiektua

Libe Ramila Gabiria eta beste bat: Museoari lotuta Gatz ekoizpenerako proiektua

Txurruka jatetxea: Negozio adar estrategiko berria

Goierriko Nekazal kooperatiba

Gurdi kooperatiba: Online salmenta zerbitzua

San Markos mankomunitatea: Agroaldea

Leintz Gatzagako udala: Museoari lotuta Gatz ekoizpenerako proiektua

Itziarko auzo udala: “Elurzuloa eta auzolana” proiektua

Idiazabalgo udala: Erakutsitako konpromiso eta eskainitako babesa

Berastegiko udala: Herri larreen sustapena


LANDAOLA GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
Olaeta auzoa, 6 - Goizane Zentroa - Zaldibia 20247
landaola@landaola.eus