Aurten ere, Gipuzkoako landa garapeneko proiektuei errekonozimendua egin asmoz, Landaola Federazioak II. Landaola Sariak antolatu ditu. Hauek izan dira ekimen sarituak:
Fruitu honen marka pribatua lortzeko lanean ari da “IBARBI Errezilgo Errezil Sagarraren Taldea”. Hau dela eta, errezileko herria fruitu honen kabi bezala ezagutarazi eta herriko baserritarrek fruitu honen ekoizpenean lanean jarraitzeko gogoa eta laguntza bermatu nahi dute. Horretarako natur ibilbide berri bat sortu dute “Errezil Sagarra” balorean jarriz. Herriko ekoizle askoren baserri inguruetatik pasatzen da ibilbidea, eta guztiak, herri-bideetatik igarotzen dira. Hau kontutan hartuz, ingurumen aldetik erabat jasangarria dela esan daiteke eta, gainera, herritarren onespena du beraiengandik sortua delako. Gainera, landa eremuko jarduera ekonomikoak sustatzeko lan ildo garrantzitsu bat da bat da turismo berdea bultzatzen du, aktibitate ekonomiko berriak sortuz.
Proiektua herritarren hausnarketa prozesu baten ondorioa da. Agenda 21ko errebisioa egin eta bi lehentasun jarri ziren. Herriko bi eragile ekonomikoak (ostatua eta kooperatiba) indartzea eta laguntzea, eta, bestetik, herritarrak beraien bizi proiektua herrian bertan gauzatzeko erabakia hartzera bultzatzea, horretarako, herria bera eredu izateko helburua markatuz. Gainera, 3 mendi ibilbide berri egin dira ingurunea hobeto ezagutu asmoz, eta depuradora natural bat egiteko proiektua lantzen hasi dira. Hala nola, Orexa marka ezagutarazteko lehen fruituak eman ditu eta Orexako ostatua eta Kooperatiben arteko elkarlana dela eta, Ostatua irekitzea lortu da berriki.
Baserritarren azokak, elikagaien salerosketarako gune izateaz gain, herritarren arteko elkarrekintza sozial eta kulturalerako espazio ere badira. Bertan, ezin ditugu ahaztu emakume baserritarrak, eta, generazio horri aitortza egin nahi zaio sari honekin. Baserritarren azokak gaur eguneraino bizirik iraun badute, hein handi batean beraien ekimen eta irauteko erakutsi duten gaitasunagatik izan da. Gainera, ezagutza eta gaitasun horien transmisioa ere gauzatzen ari da, generazio berrietako emakumeak elikadura azoketan jarraitzen baitute.
Makina erremintatik hurbildu zen nekazaritzara 1987-8an, 40 urte zituelarik. Nekazaritza konbentzionalean, barazkigintzan hasi bazen ere, laster erabaki zuen nekazaritza ekologikoan aritzea aitzindari izan delarik Gipuzkoako lurraldean . Hasiera-hasieratik pertsona konprometitua, bere ibilbide luzean lehen sektorearekin lotutako hainbat elkarteetako kide izan da, modu oso aktiboan.
Salmenta zuzenean ohizko bideak landu dituen bitartean bide berriak ere urratu ditu: UZTA salmenta kooperatiba, herriko merkatu plaza, denda, online, kontsumo taldea, saskien banaketa etxez-etxe, edota herri ezberdinetako azoka berezietan (aipagarria lortutako sariak kalitate eta aurkezpen ataletan). Bere lanbidetik at ere, oso jarrera konprometitua izan du bere bizitzan eta horren seinale da EHko bake prozesuan hartu zuen papera.
Orona Fundazioa: Jangela
Ereindajan: Arrasate eta Bergarako denda berriak
Burugorriko Kooperatiba Txikia: Burugorri ostatuaren gestioa
Goierriko Nekazal Kooperatiba: Ordiziako dendaren birgaitzea
Hondarribiko udala: Botika agroaldea
Antzuolako udala: Ernaberritu
Bergara, Elgoibar eta Soraluzeko udalak: Dolmenen ibilbidea. Karakate
Uggasa: Bertatik Bertara
Aiako udala: Ardi jokoa
LANDAOLA GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
Olaeta auzoa, 6 - Goizane Zentroa - Zaldibia 20247
landaola@landaola.eus