Lurretik Mahaira proiektua GIPUZKOAKO ELIKADURA JASANGARRIAREN MISIOA-ren barruan txertatzen da:
“2040an, Gipuzkoak elikadura sistema jasangarria, osasungarria, eskuragarria eta lehiakorra izango du, tokiko produkzioaren gaitasuna maximizatuko duena eta kontsumo arduratsua sustatuko duena, lurraldeko kultura eta identitatea proiektatuz.”
Kontsumo jasangarria sustatzea helburu duen plangintza edo estrategia bat bultzatzeko, ezinbestekoa da ekoizpen jasangarri bat izatea. Ekoizpen jasangarria bideratuko duen sektore egoki bat lortzeko, Gipuzkoako nekazal sektorean eragin beharra dago ezinbestean.
Gipuzkoan, nekazal sektoreak duen errelebo generazionalaren arazoa larria da, bertan jardun nahi duten ekoizle berriak falta baitira. Arazo honi, ondorengo faktoreak gehitu behar zaizkio:
– Orokorrean, Gipuzkoako ustialekuak txikiak dira eta ondorioz, errentagarri izateko lurrak eskuratzeko zailtasunak dituzte.
– Sektorean jarduten dutenen bataz besteko adina altua da eta ondorioz, hauek ez dute berrikuntzan inbertitzen.
– Produktu askoren kasuan, komertzializazioa desestrukturatuta dago, eta ondorioz, ekoizle txikiek negoziazio ahalmen gutxi dute. Bakarkako ahaleginetan galtzen dira.
– Ekoizleen aldetik kontsumo tendentzia berrien ezezagutza dago eta horren ondorioz, ekoizten duenak ez dio erantzuten merkatuak eskatzen duenari.
– Norberak bere ekoizpena saltzeko egin beharreko esfortzua haundia da eta salmentarako bide berri ezberdinen ezezagutza dute ekoizleek.
– Hiria eta landa ingurunea geroz eta urrunago daude eta honek, gizarteak sektorearen ezagutza galtzea dakar.
– Eskaerari erantzuteko arazo estrukturalak ditu Gipuzkoak.
Egoera hau irauli ahal izateko, kontsumitzaileen eskaria sustatzen jarri izan dira indarrak, pentsatuz eskariaren hazkundeari modu proportzional batean eskaintzaren hazkunde batek erantzungo ziola, eta ez da horrela izan. Adibide bat jartzearren, produktu ekologikoaren kontsumoa goraka doan arren, produktu hauen ekoizpena lurraldean ez da neurri berean hazten ari. Edota, alderantzizko kasuan, produktuaren ekoizpena egon arren, kontsumitzaileak ez daude prest produktu hori prezio “justu” batean erosteko.
Desafio honi erantzuteko, Gipuzkoa ikasiago, sortzaileago, bidezkoago eta jasangarriagoa lortze aldera, gaitasun kritikoa eta konpromiso kolektiboa sustatuz, gure proposamenak ondorengo lan esparruak jorratzen ditu:
1- Lehen sektorearen arazo edo zailtasunei aurre egiteko:
2- Merkaturaketara begira:
Proposamenaren helburu orokorrak eta espezifikoak
Gipuzkoa mailan, elikadura sistema jasangarriago bateruntz, tokiko produktuen ekoizpen zein kontsumoa ahalik eta gehien areagotzeko, ekoizpen eta kontsumo ereduen trantsizioa errazteko tresna izatea du helburu proiektu honek. Proiektu honen helburua kontsumo jasangarria sustatuko duen akonpainamendu sistema bat garatzea da; erakunde ezberdinen arteko sistema baten antolaketa burutzearen bidez.
Akonpainamendu sistema honekin ekoizpen jasangarria sortuko da, ondoren kontsumo jasangarria bideratzeko kontsumitzaileengana, salmenta bide ezberdinen bidez.
Helburu espezifikoak:
– Hurbileko salmentan oinarritutako kontsumo ereduak sustatzea, azoken garapen eta eguneraketa ahalbidetzea azoka sarearen eskutik.
– Gipuzkoa mailako 9 kontsumo kooperatiben saretzea sustatu.
– Jangela kolektiboentzako bertako produktuen horniketa sistema eredu baten antolaketa.
– Ekoizle eta gertuko merkataritza (Dendartean)/ostalaritzarekin (Herri ostatuak) aliantzak sustatzea.
– Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak sakontzea. Bertako produktuen balio eta baloreetan gizartea sentsibilizatzeko ekintzak burutzea.
– Ustialekuen trantsizio ekologikoa ahalbideratzea, Lurgintza eta Abelur Elkarteen bidez.
– Sektorearen trantsizio beharrei ahalik eta egokien erantzuteko, egun dauden ustialekuek eta berriek dituzten lur arazoei erantzuteko Gipuzkoa mailako nekazal lur funtsaren saretzea lurralde osoan definitu eta zabaltzea.
Etorkizuna Eraikiz – Misioak 2022 programa: Gipuzkoako elikadura jasangarriaren misioa-ren barruan Gipuzkoako lehen sektoreko zerbitzu ekosistemikoen azterketa egin dugu.
LANDAOLA GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
Olaeta auzoa, 6 - Goizane Zentroa - Zaldibia 20247
landaola@landaola.eus