Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteek osatzen duten LANDAOLA Federazioaren helburuen artean Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean jasotzen direnak daude. Landaolaren ekintza ezberdinetan daude besteak beste, emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzea eta, genero ikuspegia eta emakumeen ahalduntzea txertatzea.
Emakumeek giltzarrizko rola betetzen dute landa ingurunearen bizitzan eta bere garapen iraunkorrean, beraien ekarpenak egundoko garrantzia dutelarik landa auzo eta herri txikien kohesioan, lurraldearen orekan eta beraz Gipuzkoako etorkizunean. Azken urteotan kolektibo horrek landa-garapenean duen protagonismoa aldarrikatu da: langile gisa dituzten eskubideak, aukera-berdintasunerako, prestakuntzarako, baliabideetarako, botererako eta erabakiak hartzeko eskubidea…
Horrela, gure herri eta auzoetako landa emakumeek beren aitorpen pertsonala eta profesionala ahalbideratuko dituzten formulak behar diraeta LANDAOLA-tik, bide honetan urratsak ematen hastearen aldeko apustua egin da.
Konpromiso horren erakusle, LANDA EMAKUMEAK GARA ekimena aurkezten da, landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea sustatzeko asmoz, emakumeen ahalduntze pertsonal eta kolektibo prozesuan beste katebegi bat sortu nahian.
Helburu hauek betetzeko, emakume ezberdinen arteko espazio partekatu bat sustatu nahi da, zeinak emakumeen arteko parte-hartze, partekatze, sormena, elkarrizketa eta ikaskuntza bideratzen lagunduko duen. Emakumeen bizitzetan eragina duten gaiez hausnartu eta hitz egiteko eremu komuna izango da, benetako ahalduntze prozesu kontzienteen mesedetan.
Proiektuaren hartzaile nagusiak hainbat eragile izango dira, besteak beste: Gipuzkoako landa emakumeen etaemakume baserritarren elkarteak, egitura juridiko gabeko herri eta landa auzoetako emakumeen taldeak, norbanakoak,landa emakume ekintzaileak, belaunaldi guztietako emakumeak, Udal ordezkari politiko eta teknikoak, …
LANDAOLA GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
Alkiza Plaza · 20494 Gipuzkoa
landaola@landaola.eus