• Zerbitzuak

  • Zerbitzuak

Landan Ekin

Landa ingurunearen Garapenaren legea 7/2022, ekainaren 30ekoak bere helburu estrategikoetan aipamen zehatza egiten du landa inguruneko sare ekonomikoaren dibertsifikazioa eta enplegu sorrerako arloan. Hau ikusirik, eta landa eremuan ekintzailetza, sorkuntza eta elkarlana bultzatzeko ekintza konkretuak sortu eta martxan jarri beharra ikusirik, Landaola Federazioak Gipuzkoako Landa Eremuan ekintzailetasuna eta ko-sorkuntza sustatzeko egitasmoa aurkezten du.


Plastiko bilketa

Belar bolen plastikoei irtenbide txukun bat ematea zaila izan da, batzuetan erre, bestetan lurperatu, edo pilatuta haizeak non nahi barreiatuz, paisai eta bazterrak zikintzera eramaten zuen. Neurri zuzena, baimendutako enpresekin elkar lana egitea da, eta Landaolatik 20 urtetik gorako esperientziarekin, urte osoan zehar Gipiuzkoako eskualde guztietan plastiko eta soken bilketari ekiten zaio.

Artile bilketa

Azken urteetan artilea ustiategiko errentan diru sarrera izatetik, hondakin gisa kudeatu eta hauek kudeatzeko ordaindu behar izatera pasa da. Animalietatik eratorritako hondakina izanik, Europako normatiben arabera Sandach3 sailkapena jasotzen du, gizakiontzako arrisku gutxieneko gai modura. Hala eta guztiz ere, tratamendu posibleak ez dira nola nahikoak, eta hauek kudeatzeko baimen berezia izan behar da. Egun artilearen balorizazio eta merkaturako irtenbide interesgarriak garatzen ari bagara ere, Gipuzkoako lehen sektoreko eragileekin artilearen mahaia dago eratuta. Bertan adostuta, Lurgintzarekin elkar lanean, lurralde osoko artile bilketa antolatua eskaintzen da. Artilea konpostatzera eramaten da Artaxoara.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean Landaolak 2026rako artile bilketa antolatu dugu.

Artilea entregtzeko, aurrez IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA. 

Izen emateko azken eguna MARTXOAK 13.

  • Deitu 943112173
  • Idatzi: lurraldeoreka@gipuzkoa.eus 

Aurtengo ezaugarri nagusiak:

  • Bilketa DOAN izango da.
  • Saka bereziak banatuko dira.
  • Artilea garbia eta busti gabea jasoko da.
  • Saka guztiak identifikatuta egongo dira.

Informazio gehiago


Liztor beltza

Liztor beltza edo asiarra (Vespa velutina ssp. nigrithorax) intsektu exotiko inbaditzaileari aurre egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak; Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuak eta Gipuzkoako Erlezain Elkarteak (GEE), Udal eta Landa Garapen Elkarteekin (LGE) batera, liztor beltzaren aurkako Protokoloa prestatu genuen, 2015. urtean. Protokolo honen baitan, liztor beltzaren kabiak tratatu edo deusezten dira Gipuzkoako lurraldean, erakunde ezberdinen arteko elkarlanaren fruitu.
  • Liztor beltza

Makinaria zerbitzua

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin dugun hitzarmenaren bitartez, makinaria zerbitzuen diru-laguntzen kudeaketaren arduraduna da Landaola.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 9an amaitu zen.

Onuradun modura onartua izan bazara,

Fakturak aurkezteko epea: 2025/10/15-2025/11/15 (Ez dira onartuko epez kanpo aurkeztutakoak)

Zer da aurkeztu beharrekoa?

Laburpen taula beteta, fakturak (eredua errespetatuz) eta ordainagiriak

Etxerako bazka egiten duten baserritarrentzat plastikoa erosteko laguntzak

Epea: 2025/10/15-2025/11/15


Aholkularitza ekintzaileei

Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteok aholkularitza eskaintzen dugu landa garapeneko proiektu bat martxan jarri nahi duten pertsonei nekazaria izan edo ez eta, behar direnetan, herriko, eskualdeko, lurraldeko zein erkidegoko administrazio edo bestelako erakundeekin bitartekaritza lana egiten dugu.

Dirulaguntzen informazioa

Landaolak baserri eta herrien garapenerako lagungarri diren administrazio desberdinetatik bideratzen diren dirulaguntzen informazioa eskeintzen du.

Nekazal Kulturan hezituz

Nekazaritza ikuspegitik, hezkuntza eremuan, ikastetxeekin elkarlanean garatzen diren ekintzak biltzen dira bertan. Landa eremuak betetzen dituen funtzioak eta baserritarrek osasunean, paisaian eta kulturaren mantentzean duten papera ikasleei helaraztea du xede. Bide batez, baserri mundua etorkizuneko irtenbide profesional gisa aurkeztea bilatzen da. Nekazal Kultura Eskoletara proiektua, LANDAOLAk, Eusko Jaurlaritzako Ingurugelak eta Cristina Enea Fundazioak elkar lanean burutzen dugu. Landa ingurua eta nekazal kultura, ikastetxeekin eta tokian tokiko eragileen artean elkarlana sustatuko duen topaguneak sortzea asmo du.. Gizarte eredu justuago eta jasangarriago baterako ezinbestekoak deritzogun tokian tokiko nekazal ekoizpen eta elikadura sistema baten garrantzia ikusarazi eta aintzat hartuko duen sarea sortzea.

LANDAOLA GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
Olaeta auzoa, 6 - Goizane Zentroa - Zaldibia 20247
landaola@landaola.eus